Fabrikazio aurreratuko teknologietan espezializatutako zentro teknologiko bat gara, arreta berezia jarriz doitasun makina eta prozesuetan eta manufakturing-ari aplikatutako inteligentzia artifizialean.
Industriarekin dugun erronka eta konpromiso nagusia da industriako fabrikazioarekin eta ekoizpenarekin lotura duten ezagutza zientifikoak eta teknologikoak sortzea eta transferitzea, enpresei berritzaile eta desberdinak diren soluzio teknologikoak emateko eta merkatuan posizionamendua hobetzen eta lehiakorragoak izaten laguntzeko.
BRTA Aliantza teknologikoaren kideak gara, Europako eremu teknologikoan erreferentzia diren beste 17 zentrorekin batera.
Aldi berean, Mondragon Korporazioaren barne gaude, Euskal Herriko lehen enpresa taldea.
IDEKO, ikertu eta teknologia tranferitzen duen Zentro Teknologikoa izateaz gain, #etorkizunarenjatorria da. Hemen hasten da etorkizunaren jatorria, gu ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Ikerketa aplikatua eta teknologia mundua gustuko badituzu, erronka desberdinetan parte hartu nahi baduzu, proiektuen kudeaketan konpetentziak eskuratu nahi badituzu eta sormena zure egunerokotasunaren parte bada, ez izan zalantzarik, IDEKO da zure tokia.
Zer eskaintzen dizugu?
Zure CVa gurekin konpartitu dezakezu "inscríbete manualmente" aukeran klik eginda. Zure perfilera egokitzen den lan eskaintza bat izanez gero, zurekin jarriko gara harremanetan.
"Protagonista izan nahi dut, eta IDEKOn izan nahi dut"