header-image

Etorkizuneko artezketa eraldatzeko talentua bilatzen dugu

×

Error message

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Elgoibar (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Ingeniaritza eta automobilgintza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Hibridoa

IDEKO

Fabrikazio aurreratuko teknologietan espezializatutako zentro teknologiko bat gara, arreta berezia jarriz doitasun makina eta prozesuetan eta manufakturing-ari aplikatutako inteligentzia artifizialean.

Industriarekin dugun erronka eta konpromiso nagusia da industriako fabrikazioarekin eta ekoizpenarekin lotura duten ezagutza zientifikoak eta teknologikoak sortzea eta transferitzea, enpresei berritzaile eta desberdinak diren soluzio teknologikoak emateko eta merkatuan posizionamendua hobetzen eta lehiakorragoak izaten laguntzeko.

BRTA Aliantza teknologikoaren kideak gara, Europako eremu teknologikoan erreferentzia diren beste 17 zentrorekin batera.

Aldi berean, Mondragon Korporazioaren barne gaude, Euskal Herriko lehen enpresa taldea.

Lanpostuaren deskribapena

Zure pasioa ikerketa aplikatua eta fabrikazio aurreratuko prozesua al dira? Industria berrikuntzan punta-puntako talde batean parte hartu nahi al duzu? Gure fabrikazio prozesuen ikerketa taldeko artezketa taldean parte hartzea nahi dugu, ikerketa bokazioa, ekimena eta teknologia bihar industriara bultzatzeko gogoa duen talde batean sartuz.
 
ZURE MISIOA IZANGO DA...:

  • Artezketako prozesu aurreratuak ikertzea eta karakterizatzea, modelizazioa, simulazioa, esperimentazioa eta datuen analisi aurreratua konbinatuz.
  • Artezketako ziklo berriak diseinatzea eta garatzea, Industria 4.0 inguruneetan teknologia digitalak integratuz.
  • Bezero industrialekin, hornitzaileekin eta teknologia bazkideekin elkarlanean aritzea, ikerketa errealera eramateko.

Baldintzak

ZUGAN ZER BILATZEN DUGUN:

  • Formakuntza: Goi mailako ingeniaritza / Masterra o Doktoradutza (Industria, Mekanika, Fabrikazio, Materialen Ingeniaritzan edo Fisika)
  • Hizkuntzak: Ingeles maila aurreratua (euskara baloratuko da).
  • Esperientzia:  Ikerketa eta garapen ingurunean eta antzeko funtzioetan izandako esperientzia oso positiboa izango da.
  • Ezagutza: Fabrikazio-prozesuei, material metalikoei eta metalurgiari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
  • Diseinuko softwareak, simulazioak, NA-NASTRAN, ANSYS, MATLAB, PYTHON, OCTAVE ezagutzak..
  • Pentsamendu sortzailea eta inkonformista den pertsona bat behar dugu, bezeroarentzako balio handiko soluzio berriak ekar ditzakeen gaitasuna duena.

BA AHAL ZENEKIEN...?

  • Entzuten zaitugula, laguntzen dizugula, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
  • IDEKOn, ikaskuntza etengabea gure izateko moduan sartuta dagoela eta egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula?
  • Benetako erronkekin eta proiektu erronkaileekin lan egingo duzula, nazio eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako erreferentziazko ikerketa talde bateko ikertzaileekin batera?
  • Ordutegi eta egutegi malgua daukagula?
  • IDEKOk Multi-lokalizazioa daukala ? Elgoibar, Zamudioko Parke Teknologikoa (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkean (Donostia) astean 2tan joateko aukera izango duzu.
  • Osasun organizazio baten partaide izango zarela? fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, etab izango dituzula?
  • Ingurumenarekin konprometituta gaudela? Egun Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana daukagu!

Gertutik ezagutu nahi bagaituzu,  nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, ze proiektu burutzen ditugun, ze lan taldek inguratuko zaituen eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukerak guztiak zeintzuk diren ezagutzeko, ez galdu denbora,  eta hurbildu ezagutera!

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Elgoibar (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Ingeniaritza eta automobilgintza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Hibridoa